INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala



BERTSO JAIALDIA
2017


Atzo arratsaldean, 6. mailako ikasleek Bertso Eskolak antolatu zuen jaialdian parte hartu zuten. Balleta eta hip-hopari buruzko bertsoak osatu zituzten. Primeran egin zuten!!

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

MARIAREN HILABETEA

Hilabete berezia da maiatza, izan ere, denon ama den den Mariaren hilabetea ospatzen dugu. Egunero otoitza egiteaz gain, gelan ere bere txokoa jarri diogu. Gainera, otoitz lekura ere joan gara.


PAPER TAILERRA

Oraingoan ere Elirekin paper tailerra egiteko aukera izan genuen. Paper birziklatua egin genuen periodiko paperekin. Urarekin nahastu, masa egin eta sekatzen utzi ostean, koadernotxo polit-polit bat egiteko aukera izan genuen. Ideia bikaina eman zigun Elik nahi dugunean guk geuk papera sor dezagun. Eskerrik asko!!!!!





BISITA AVE MARIA PARKERA

Ave Maria parkean izan ginen, Elirekin batera bertan zeuden zuhaitz ezberdinak ezagutzen. Izugarri ikasi genuen eta hori gutxi baliz, jolasteko aukera itzela ere izan genuen. Hainbat zikin-zikin iritsi ziren etxera!!!!! ERREPIKATZEKO MODUKOA!!!!




KARABELEKO NEGUTEGIAK

Pasaden asteazkenean Karabeleko izeneko negutegietan goiz bikaina pasa genuen. Bertan, barazki eta fruitu ezberdinak ikusi genituen. Gainera, gutariko bakoitzak, babarrun baten azia erein eta etxera eramateko aukera izan genuen. Ea udazkenean landarea ateratzen zaigun eta babarruan bildu ditzakegun!!!!!







ZETAZKO ARRAK

Mila esker Nereari Zetazko arrak eskolara ekari izanagatik. Kurtso amaiera arte, animalia hauek duten eboluzioa ikusteko aukera izango dugu. Primerako plana dugu!!!!!

GORA SANTA LUISA

https://youtu.be/HOsMyLyW6_Y