INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

Bide Heziketa





Atzo LH  5. eta 6. mailako ikasleek Bide Heziketa proiektuari bukaera emateko , Kiroldegiko frontoian klase praktikoak izan zituzten. Bertan oinezko, txirrindulari eta udaltzain papera hartu zuten , eta bakoitzari dagokion ekintza ezberdinak burutu zituzten.  Asko ikasi eta primeran pasatzeko aukera izan zuten!!




2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

BARRIAKO IRTEERA: 2. EGUNA

Gaua lo hartu ezinik pasa ostean, gogotsu ekin diogu egonaldiko 2. egunari. Goizean, gure animalia gustokoena zein den adierazi ostean, honen inguruko eskulan polit bat egiten aritu gara. Modu honetan, gure ezaugarriak eta aukeratutako animalia horren arteko ezaugarriak zein antzekotasun dituzten aztertzen aritu gara.

Ondoren, bazkaldu eta gero, Barriako baso eder batera joan gara. Ibilaldi luze bat egin ondoren, pinuz betetako leku batera heldu gara, bertan, "banderen jolasa" egiteko aukera izan dugularik. Ondoren, erronka bat proposatu digute, ea nork jaten zuen gailera eskurik erabili gabe. Hor dituzue argazki dibertigarri batzuk:



Gauean, horma irudi bat egiten aritu gara, begirale galduaren bila jolasa amaitu eta gero. Iluntasunean jolasten primeran eta onartu beharra dugu, zertxobait beldurtuta ibili bagara ere, ikus ezazue egin dugun murala.



BARRIAKO IRTEERA : 1. EGUNA

Barnetegira iritsi bezain azkar, Monica eta Jon begiraleen etorrera bikaina egin ziguten. Lau egunak igaroko ditugun etxeko leku guztiak erakutsi dizkigute: logelak, jantokia, gure jolasteko gela…Zein jatorrak diren!

Arratsaldean, lehenengo, ondoko herri batera joan gara Orientazio jolas bat egitera.
Talde ezberdinetan bildu gara, eta gure helburua, herrian zehar zeuden hainbat pista bilatzea izan da. Primeran pasa dugu! Ondoren, bakoitza, nahi duen tailerrean ibili da.

Batzuk ilea apaintzen, besteak pultxerak egiten, beste batzuk futbolean edota esku-lanak egiten aritu gara. Gauean azkenik, gaubela egin dugu. Pijama erakusketa eta koreografian landutako hainbat dantza egin dituzte ikasle batzuk. Ondoren, kostata bada ere, lotara joan gara!!!