INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

TIPI-TAPA KORRIKA!

Hilabeteetan zehar, irakasle eta ikasleak Pirritx, Porrotx eta Mrimototxen"Tipi-tapa korrika"-ren  bertsioaren ikus-entzunezkoa elkarlanean lantzen aritu dira. Modu honetan, ateak joka ari den 20. KORRIKAren bideari ekin diezaiozuen animatzen zaituztegu.  

2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

ALEX SUKALDARI

Hona hemen 5. mailako Alexek Jonen laguntzarekin gela osoarentzat prestatutako "Crep" goxo-goxoak.  MILA ESKER, OSO ONAK ZEUDEN!


5. MAILAKOAK: SUKALDARIAK!

Hona hemen sukaldaritza tailerreko hainbat argazki. Lehenengo, txokolatezko bonboiak eta ondoren, gazta tarta goxo-goxoa egin zituzten. Primeran pasa genuen!!!













2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

GOIZ PASA EUREKA MUSEOAN: BURMUINAREN ASTEA

Gaur goizean 3. zikloko ikasleak Donostiako Eureka museoan ibili gara. Bertan, aste honetan ospatzen duten Burmuinaren asteko jardueretan parte hartzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, museoaren inguruan dauden jolas ezberdinetan jolasten ibili gara. Goiz bikaina ezta? Kamixetak eta burmuin formako goxokiak ere jaso dituguuuu!!!!!!!!









2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea

Artelatz 6LH

ARTELATZ

Joan den astean, urtero bezela, Artelatz taldearekin eta ura gaia zela, ekintza ezberdinak burutu genituen.
1. egunean Portu auzora jaitsi ginen hango errekatxoak daraman ura aztertzea, abiadura, kutsadura, kaudala...; arratsaldean berriz, Santa Barbarbara abiatu ginen eta han, urak egiten duen higadura aztertu genuen. Baita harri motak ezagutzeko aukera izan genuen.

2.- egunean Añarbeko araztegira joan ginen, han urak duen  ibilbidea ikusi, nola garbitu eta desinfektatzen duten gure etxeetara edangarria iritsi dezan.

Aukera paregabea, klaseak kalera atera eta motibazioa bultzatzeko!!

                                          Santa Barbaran harrien higadura aztertzen.
                                          Añarbe araztegiko maketa ikusten.
                                          Añarbeko instalazioak ikusten.

TXIKIEKIN ARRATSALDE PASA

Pasaden astean HH 3 urteko haurrekin arratsalde paregabea pasa genuen ezta? Dantza, jolas librea....Primerako esperientzia. Errepikatuko dugu!!!!!











2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

DONOSTIARA IRTEERA

Pasaden asteazkenean Donostian izan ginen, 2. eta 3. zikloko ikasleak. Primeran pasa genuen Kursaalen eta ondoren hiriko txoko ezberdinetan.

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

BARRIAKO BARNETEGIA

5. mailako ikasleak oso urduri daude Barriara joateko eta uneoro nola izango den, non dagoen, logelak nolakoak diren galdezka dabiltza. Hona hemen barnetegiaren argakiak.




2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

MANNEQUIN CHALLENGE

Begira-begira ikastetxean sortu dugun mannequin challenge-a, polita ezta? GOZATU !!!!!!

HAUSTERRE EGUNA

GAUR HAUSTERRE EGUNA OSPATZEN DUGU ETA HORREGATIK, GOIZEKO OTOITZAZ GAIN, ARRATSALDEAN OTOITZ LEKURA JOAN GARA. OSTIRALEAN GARIZUMARI HASIERA EMANGO DIOGU. 

INAUTERIAK 2017

Hona hemen ostiralean atera genituen hainbat argazki. Mozorro asko izan genituen aurtengoan gure eskolan, zein baino zein politagoak !!!!!!!!!!!