INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

ERRESPETUZKO BALOREAK LH 6. MAILAKO GELAN

Hona hemen LH 6. mailako ikasle eta irakasleen artean erabakitako errespetuzko baloreen taula. Ikusten duzuen moduan, gure gelan lantzen ditugun jarrerak daude bertan. Gure gelan egunero da BAKEAren eguna.

2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

ADIMEN EMOZIONALAREN PROIEKTUA

Lehenengo ebaluaketari amaiera emateko, hezkuntza emozionaleko proiektuan murgildu ginen LH 5 eta LH 6. mailako ikasleak. Emoziograma, musikoterapia, emozioen identifikazioa...lantzen aritu ginen. Primeran ibili ginen, proiektuen bidez ere asko ikasten delako!!! Hona hemen atera genituen argazkiak...









IRTEERA DONOSTIAKO TAMBORRADARA

Gaur 3. zikloko ikasleak Donostiako eguna ospatzen ibili dira hiriko kaleetan zehar. Hotza pasa badute ere, danbor hotsek festari eusteko indarra eman diete!



2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

KORRIKA 20 !

Datorren apiralaren 4an Hernanitik KORRIKA pasako da. Dakizuen bezala bi urtetik behin Euskararen alde ospatzen den festa bat da, non Euskal Herri osotik testigu baten bitartez km eta km egiten dituen. Aurten 20. KORRIKA ospatuko da. Hori dela eta hemen dituzue aurtengo abestia eta baita ikastetxean ikasiko dugun koreografia. HASI LANEAN, TIPI TAPA TIPI TAPA KOOOOOOOORRIKAAAAAAAA!!!


2017(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

SANTO TOMAS

Gutxi falta zaigu ikastetxera itzultzeko...oporrak amaitzen ari dira. Hala ere, blogak bizirik jarraitzen du eta horregatik hona hemen Santo Tomaseko ferian ateratako argazki batzuk. Oso politak dira ezta?