INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

ZORIONAK ETA EGUBERRI ON !

LHko 5. eta 6. mailako irakasleok gabon zoriontsuak paa ditzazuela opa dizkizuegu. Gozatu familian eta zaindu inguruan dituzuen pertsona guztiak. Jarraian ikastetxearen izenean gabonak zoriontzeko bideoa helarazten dizuegu...ZORIONAK ETA EGUBERRI ON.

ZORIONAK ETA EGUBERRI ON INMAKULADA IKASTETXEAREN PARTETIK




2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

GABONETAKO ABESTIAK

Gabonak datoz ere ziur gaude etxean festa hauek ospatzen dituzuela. Zer hobeto gelan lantzen ditugun abestiak etxean familia artean entsaiatzen baidituzue? Motorrak berotzen has gaitezen abenduaren 24an Errondan ateratzeko!!!!!!!!

MAIALENEN AMONAREN ARTE LANAK

Begira 5. mailako Maialenen amonak egin dizkigun kristalezko potetxoak. Bere asmoa potetxo hauekin kurtso amaieran egingo dugun bidairako dirua biltzea da. Mota eta kolore guztitakoak daude...ea Santo Toman ferian saltzen ditugun. Mila esker Maialenen amonari!!!


LH 5. MAILAKO JAIOTZA



Azken hilabete honetan jo ta ke jaiotza egiten igaro ondoren, hona hemen azken emaitza. Hainbat izan dira erabili ditugun materialak: arrautzak, pintzak, makarroiak, ogirina...Hala ere, guztion ideiak batuz lortu dugu azken emaitza. PRIMERAN aritu gara. Ea gustatzen zaizuen...


2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Sentimenduen Proiektua LH 5- 6




1. EBALUAKETA
   
                                               PROIEKTUA- HEZKUNTZA EMOZIONALA
1. eguna

3. Zikloa sentimenduen inguruan arituko da azken aste honetan Hezkuntza emozionala proiektuaren bitartez. Honekin,  sentimenduak, emozioak, erlazioak... lantzen arituko gara.









                                    BERTSO JAIALDIA HERNANIKO IKASTOLEN ARTEAN


Atzo arratsaldean, hilak 15, 6. Lh ko ikasleek ikastolen arteko bertso jaialdian parte hartu zuten Biterin. Primeran egin zuten!!Aupa gure bertsolariak!!


2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA IKASTETXEAN!

Pasaden abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastetxean. Nahiz eta egun ofiziala abenduaren 3an izan, larunbata zenez ostiralean ospatzea erabaki genuen. Ekintza ezberdinak burutu genituen: muralen lehiaketa, karaokea, film foruma...primeran pasa genuen. Gainera, mural lehiaketan 6. mailako ikasleak atera ziren bozkatuenak. Hala ere, guztiek lan itzela egin zuten. ZORIONAK denoi eta gogoratu, EUSKARAK 365 EGUN DITU!!!!!!!!!