INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

IPUIN KONTALARIA BITERIN

Pasaden ostiralean Biteri Kultur Etxean ipuin kantolariaz gozatzeko aukera izan genuen. Baina....ipuin kontalari bakarra egon al zen? EZ!!!!!!!!! Believe, Alan eta Ghalik ere parte hartu zuten istorio ezberdinak kontatzen. Hona hemen eman zuten ikuskizunaren irudia, barrez beteriko arratsaldea izan zen!

AMA MARIAREN EGUNA

Gaur Ama Mariaren eguna ospatzen dugu ikastetxean. Hori dela eta, ekintza ezberdinak burutu ditugu: otoitz lekura joan eta bertan gure pentsamenduetan murgildu, Ama Mariaren koilarea soinean eraman, megafoniatik egunaren sarrera eman...Primeran pasa dugu!!!!!!!!!!!

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

AMETS BAT: ZUBIETA ETA AQUARIUMERA BISITA!

Atzo Errealaren entrenamendu gunea den Zubietara joateko aukera izan genuen. Gurekin batera, beste hainbat eskoletako ikasleak zeuden, guztira 168 neska-mutil. Goizeko lehen zatian, Zubietako instalazio ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen, zelaiak, instalakuntzak...Ondoren, bideo bat ikusi genuen eta jarraian, entrenatzaileekin entrenamendu bat egin genuen. Azkenik, lehen taldearen entrenamenduaz gozatu eta amaieran, nesken taldeko Iraia Iparragirre eta mutilen taldeko Hector Hernandezekin egon ginen.

Gainera, hori gutxi balitz, arratsean bazkaldu eta gero Donostiako Aquariumera joateko aukera paregabea izan genuen, hori da hori arrai festa ikusi genuena.

Primerako eguna bai horixe!

Hona hemen Realekoek egin diguten bideoa!