INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

ZORIONAK ALAITZ!

 Pasaden larunbatean, urriak 22, 5. mailako Alaitzek urteak bete zituen. Larunbata izanik, seguru primeran ospatuko zenuela zure eguna. ZORIONAK denon partetik!

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

LIBURUAK IRAKURTZEKO WEBGUNEA

Hona hemen ordenagailu, tablet...liburu ezberdinak irakurtzeko webgunea. Dohakoa da zerbitzua eta aukera zabala dago. Hori bai, oraingoz soilik erderaz irakurtzeko eskaintza ematen dute, ze pena! Beraz aprobetxa ezazue, oso liburu interesgarriak daude eta !

http://www.leerenelaula.com/primaria-2/



2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

3. MAILAKOEN NATURREKO AURKEZPENAK

Gaur 5. mailan bisita berezi bat izan dugu: 3. mailako lagunak!

Hainbat klasetan naturreko aurkezpen bat prestatzen aritu dira, animalia ornodunen inguruan zehazki. Bost taldek osatu dute aurkezpena: ugaztunak 1, ugaztunak 2, arrainak, narrastiak eta hegaztiak. 5. mailakoen ustetan, primeran egin dute aurkezpena eta hau esateko, euskarako saioan gutun bat idatzi diete beraien iritzia jakinarazteko.

Primeran pasa dugu. Hurrengo batean, 5. mailakoak izango dira 3. mailara doazenak aurkezpena egitera!



2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Joan den ostiralean hasi ginen egurrezko hegazkinekin...gogoz eta ilusioz ibili ziren lanean...ea emaitzak nolakoak diren!! Pazientzia eta esku ona behar da!! Animo!!

2016(e)ko urriaren 11(a), asteartea

5. MAILAKOAK GORPUTZ ADIERAZPENEAN MUSIKAREN INGURUKO ANTZERKIAK EGITEN

Pasaden ostegunean, 5. mailakoek Gorputz Adierazpeneko saioan antzerki "bereziak" egiteko aukera izan zuten. Bakoitzari musika estilo ezberdin bat adierazi, eta hauek burutik zetorkiena egin behar izan zuten antzerki baten bitartez. Hona hemen hainbat taldek egindako ikuskizuna. Besteen bideoak pixkanaka joango gara igotzen...AUPA ARTISTAK ! 



2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

6. MAILAKOAK MASAJE TAILERREAN

Gaurkoan 6. mailako ikasleek masaje tailerraz gozatzeko aukera izan dute. Lehenengo eman eta gero masajeaz gozatzeko aukera izan dute bikoteka. Oso ondo pasa dutela esan dute, gehiengoak ia ia lo gelditu direla aitortu dute...Badakizue, orain etxekoekin praktikan jartzeko aukera paregabea duzue!





BERTSOLARITZA KLASEAK       

6. maila

Joan den astean, bertsolaritza klaseekin hasi ginen 6. mailakoak, aurten,  Ane Labaka bertsolari lasartearra izango dugu gurekin.

ZORIONAK JOSEPH

5. mailan ere urtebetetzeak baditugu, atzo igandea Joseph-en urtebetetzeak izan ziren. Gaur taldekideekin pasta goxo-goxo batzuk janez ospatu dugu. Mila esker Joseph gaurko hamaiketakoa zuk ekarri izanagatik !!!!!!!!!

ATZOKO EGUNA PRIMERAN PASATU ZENUELAKOAN...ZOOORIONAAKK!!!


ZORIONAK AIMAR

Pasaden ostegunean, hilak 6, 6. mailako Aimarren urtebetetzeak ospatu genituen. Geroz eta helduago zaude eee. Hona hemen bere tutorea den Laurak egin dion oparitxoa, ze pultsera polita, seguru jada jantzita izango duela.

ZORIONAK AIMAR GUZTION PARTETIK !




2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

LH 5 GIZARTE 1go GAIA



Kaixo LH 5. mailako lagunok!

Berriz ere hemen gara eta oraingoan Gizarteko ariketak ekartzen dizkizuet! Lehenengo gaia bukatzear dago eta hemen dituzue ariketa batzuk!

Laster arte!!

LH 5 GIZARTE 1go gaia (1)

LH 5 GIZARTE 1go gaia (2)

LH 5 GIZARTE 1go gaia (3)

LH 5 GIZARTE 1go gaia (4)

LH 5 GIZARTE 1go gaia (5)

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

6. MAILAKOAK GORPUTZ ADIERAZPENEAN: Acrosport

6. mailako ikasleek ere "Acrosport" kirolaz gozatzeko aukera izan zuten. Zein hirukote edota talde izan ote da garailea? Hona hemen saio dibertigarri honetan atera genituen argazkiak. Zuen argpegiak ikustekoak dira...










Gorputz adierazpena: Acrosport

Begira 5. mailako ikasleak zein ongi pasatzen duten Gorputz adierazpeneko saioan Acrosporteko figura ezberdinak egiten. Zaila dirudi ezta? Ba beraiek zirkoan baina hobeto moldatzen dira.




Papiroflexia !

Aze artistak 5. mailako ikasleak. Begira begira ze arte lanak egin dituzten Arte Hezkuntzako saioan...paper xinple batekin, animalia talde bat sortu dute. ARTISTAK !