INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

LH 5 PROIEKTUA: EUROPA EZAGUTZEN


Kaixo lagunok!

LH 5. mailakoek 2. hiruhileko proiektua bukatu dugu: EUROPA EZAGUTZEN.
Lehenik, Europako mapa margotu dugu eta gero, mendikate, ibai, eta itsasoen izenak idatzi ditugu. Hau guztia, "belkroarekin" itsatsi dugu, ondoren jolastu ahal izateko.
Bestetik, Europako museoak ikusi ditugu:  non dauden, zenbat balio duen sarrerak, distantzia...
Gainera, bikoteka, Europako herrialde desberdinen informazioa topatu dugu eta mural desberdinetan idatzi dugu. Hau izan da aurkitu behar izan dugun informazioa: hiriburua, itsasoak, ibaiak, mendikateak, gastronomia, jantzi eta instrumentu tradizionalak, klima, landaredia...

Hemen duzue laburpen txiki bat. Lan bikaina 5. mailakoek egindakoa!! Zorionak!








LH 6 PROIEKTUA: EUSKAL HERRIKO HISTORIA

Kaixo lagunok!

2. hiruhilabeta bukatu dugu jadanik eta ikasitakoa borobiltzeko Euskal Herriko historiaren proiektu bat egin dugu. Denbora lerro bat egin dugu garai desberdinen ezaugarriak azalduz: Historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea. Gainera, aro bakoitzeko ipuin bat asmatu dugu.

Hona hemen gure denbora lerroa! Lan bikaina! Zorionak!












BIDE HEZIKETA

Kaixo lagunok!

Aste honetan BIDE HEZIKETA landu dugu. Lehenik, saio teoriko batzuk egin ditugu gelan. Bertan, seinaleak, arauak... errepasatu ditugu. Azkenik, txirrindulari bikainak bihurtu gara eta frontoiean izan gara ikasitako guztia praktikan jarriz. Rol desberdinak hartu ditugu: txirrindulariak, oinezkoak eta ikuskariak. Hona hemen argazki batzuk.

Beste urte batez, eskerrik asko Jon eta Ramon!









2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

"AMETS BAT" ekintza


Kaixo lagunok!

Otsailaren 24an Zubietan eta Donostiako Aquariumean izan ginen. Goizean, Zubietako instalakuntzak ikusi genituen, jolas desberdinak egin genituen, jokalarien entrenamendua ikusi genuen eta azkenik, Asier Illarramendi eta Alberto de la Bellarekin egoteko aukera izan genuen. Gainera, Anoetara joateko sarrerak eman zizkiguten. Arratsaldean, aldiz, Donostiako aquariumean izan ginen. Egun borobila benetan!

Hona hemen egun horretan egindakoaren argazkitxo batzuk.




Laster arte!!

2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Luzerak, edukierak eta masak neurtzea


Kaixo lagunok!

Matematikari bikainak ditugu gelan eta luzerak, edukierak eta masak neurtzea izan da aste hauetako eginkizuna!

Hemen dituzue errepasorako ariketa batzuk.

Animo!

http://tranalh5.wikispaces.com/8.+Luzera+neurriak.+Ariketak

http://www.euskalnet.net/jesusgo/DBH1/zenbakiak/sistemaMetrikoa.html



Txokolatearen erakusketa


Kaixo lagunok!

Aurreko astean, Biterira joan ginen txokolateari buruzko erakusketa bat ikustera.

Nola egiten zuten txokolatea lehen? Gelan, horri buruzko lantxo bat egin dugu, eta pausoz pauso ikasi duguna idatzi dugu.

Hona hemen erakusketan atera genuen argazkitxo bat.

















Laster arte!