INMAKULADA IKASTETXEA

INMAKULADA IKASTETXEA

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

LH 5 MATEMATIKA



Kaixo lagunok!

Egun hauetan matematikan, zatigarritasun irizpideak ikasi ditugu. Hona hemen etxean lantzeko ariketatxo batzuk.

http://www.genmagic.net/repositorio/albums/userpics/gani2c.swf




Ez ahaztu! Zatiketak ere errepasatu ditugu. Hemen dituzue etxean lantzeko ariketa gehiago.

http://cp.claracampoamor.fuenlabrada.educa.madrid.org/flash/area/matematicas/14.swf

http://cp.claracampoamor.fuenlabrada.educa.madrid.org/flash/area/matematicas/347.swf



Laster arte!

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Kaixo familia!

Duela aste batzuk Hernaniko Errugbi Elkarteko kide bat izan genuen, Jon Intxausti, hain zuzen ere, hainbat saio ematen gure ikastetxean, kirol hau LH 6-ko ikasleen artean ezagutarazteko helburuarekin.
Ordu eta erdiko bi saio burutu zituzten, eta irakaslea eta baita ikasleak oso pozik azaldu ziren jasotako erantzunarekin. Honen adibide duzue bideo hau:





MILA ESKER!!!

2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA

Kaixo familia!!

Goiz bikaina pasa genuen Iparragirre Sagardotegian LH4 eta LH5ekoak. Ttipi-ttapa abiatu ginen, sagarrak bildu, hamaiketako mundiala hartu, sagardoaren prozesua ezagutu eta berriz ere ttipi-ttapa eskolara.









Gustatu zaizuelakoan... ONDO IZAN!!

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

RUGBY

Kaixo familia!!

Egun hauetan Jon Intxausti etorri da Gorputz Hezkuntzako klaseetan rugby eskolak ematera. Ederki pasa dugu!!




Norbait gogotsu geratu bada, aukera dauka ostiral arratsaldetan Landarera hurbildu eta rugbya hobeto ezagutzeko.

Ondo izan!!

2015(e)ko urriaren 17(a), larunbata

Artelatzeko tailerrak, LH 5



Aupa lagunok!

Pasa den astean Artelatzeko tailerrak egin genituen. Ave Maria parkera joan ginen bertan dauden zuhaitzak identifikatzera. Ondoren, papera birziklatzeko tailerra egin genuen, eta, azkenik, Karabeleko negutegietara joan ginen denboraldiko barazkiak ezagutzera. Gainera, ilarrak landatu genituen. Ondo zaintzen baditugu, bazkari goxo-goxoa prestatuko dugu!

Hona hemen argazkitxo batzuk:



Laster arte!

2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

LANDAREEN NUTRIZIOA


Kaixo familia!!

Natur irakasgaian landareen nutrizioarekin bueltaka gabiltza eta hona hemen guk ikasitakoa hobeto ulertzen eta zabaltzen lagunduko digun bideotxo bat.



Ondo izan!

LANDARE MOTAK III

Kaixo familia!!

Iritsi da eguna! Muralak bukatu eta LH4 mailara joan ginen Landare moten klase bat ematera.

















Azken pausoa, gure muralak Biteriko esposaketan ikustea izango da baina horretarako ekaina arte itsoin beharko dugu.

Ondo izan!!

2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

YOGA LH5

Kaixo familia!!

Badira egun batzuk yoga egitera joan ginela LH5ekoak Hernaniko Sananda zentrora. Hona hemen argazki batzuk.




Hainbeste gustatu zitzaigun, batzuk Haizearengana joatea pentsatzen ari direla. Jakin ezazue, astelehen eta asteartetan 17:30etatik 18:30etara lokalean egoten dela. Nahi duzun egunetan azaldu zaitezke eta prezioa bolondresa da, ha da, kutxatxo bat pasatzen du eta nahi duzuna sartu dezakezu kutxan. Hori bai, bakarrik umeentzako da!!

SAIATZE HORRETAN EZIN GELDITU!!!!!





6.mailako lehen eta bostgarren unitatea lantzen ari gara eta hemen dituzue gaiak lantzeko hainbat ariketa eta informazio: (Klikatu hurrengo izenbuaruaren gainean)








  1. Ospitale batean, 1.214 pazienteri aztertu behar diete ikusmena. Orain arte, 965en ikusmena aztertu dute. Zenbat paziente falta dira?
  2. Agurtzaneren herrian, 96.895 sinadura jaso ziren tren-geltoki bat egin dezaten eskatzeko, eta Peruren herrian, berriz, 77.275 jaso ziren. Zenbat sinadura jaso ziren bi herrietan guztira?
  3. Zientziaren astean, aurten 16.897 zuhaitz-hazi gehiago banatu dira iaz baino. Iaz 97.540 hazi banatu zirela kontuan hartuta, zenbat hazi banatu dira bi urteetan guztira?
  4. Toledoko katedrala 1226 eta 1492 artean eraiki zuten. Zenbat denbora eman zuten katedrala eraikitzen? Idatzi hasiera- eta amaiera-urteak zenbaki erromatarretan. 
  5. Nekazari batek 6.764 olibondo landatu ditu 89 ilaratan. Ilara bakoitzean zuhaitz kopuru bera landatu badu, zenbat olibondo daude ilara bakoitzean?      
  6.  Igorren ikasgelan, 6 argizari-erretilu daude. Erretilu bakoitzean, 12 argizari gogor eta 8 argizari bigun daude. Zenbat argizari daude guztira Igorren ikasgelan? Mota bakoitzeko zenbat argizari daude guztira
  7. Okil batek 20 mokokada eman ditzake segundoko. Zenbat mokokada eman ditzake 60 segundoan
  8. Igoneren ikastetxeak 3 solairu ditu. Solairu bakoitzean, 8 ikasgela daude, eta ikasgela bakoitzean, 25 idazmahai. Zenbat idazmahai daude Igoneren ikastetxean
  9. Kalkulatu bilduma honen prezioa bi modutan, jakinda poltsiko-liburu bakoitza 11 euro kostatzen dela eta entziklopedia-liburuki bakoitzak, berriz, 18 euro balio duela.
  10. Kanpamentu batean, begirale bakoitza 8 ume zaintzeaz arduratzen da. 20 begirale daudela kontuan hartuta, zenbat ume egon daitezke kanpamentu horretan guztira? Aurten, kanpamentua beteta dago, eta gainera, 2 sukaldari daude. Zenbat pertsona daude guztira?
  11. Eskola-autobus batek 8 ikasle jasotzen ditu lehen geldialdian; bikoitza, bigarrenean; eta hirukoitza, hirugarrenean. Zenbat ikasle jasotzen ditu autobusak? Ebatzi problema bi modutan.
  12. Oierrek argazki-album bateko 18 orritan jarri ditu oporretan egindako argazkiak. Orri bakoitzean 4 argazki ipini dituela eta argazki bat sobera geratu zaiola kontuan hartuta, zenbat argazki jarri ditu
  13. Mahats-bilketa batean, 78 lagunek 18.018 kilo mahats zuri eta 5.070 kilo mahats beltz jaso zituzten. Demagun denek mahats kopuru bera jaso zutela. Zenbat kilo jaso zituen bakoitzak?
  14. Udal batek karratu formako hiru lur-sail berdin basoberritu nahi ditu. Lur-sail bakoitzean 64 zuhaitz landatuko dituzte. Horretarako, 10.000 € dituzte. Zuhaitzak ilaratan landatzen dira, zuhaitzen artean tarte berdina utzita. 
    1. Zenbat zuhaitz jarriko dituzte alde bakoitzean? 
    2. Zuhaitzen artean 6 metroko tartea uzten dela kontuan hartuta, zer luzera du lursailaren alde bakoitzak?
    3. Zuhaitz bakoitzak 12,13 € balio duela jakinda, zenbat diru beharko dute hiru lur-sailak basoberritzeko?
    4. Zuhaitzak ordaindu ondoren geratzen den dirua, bestalde, basoberritzen aritu diren hiru lorazainen artean banatuko da. Zenbat diru jasoko du bakoitzak?
  15. Ikastetxe batean 726 ikasle dira, eta badakigu neskak bi aldiz gehiago direla mutilak baino. Neska horietako 25i izan ezik, beste guztiei asko gustatzen zaie matematika. Zenbat neskari gustatzen zaie matematika ikastetxe horretan?
  16. Ikastxe bateko 6.mailan diren 60 ikasleek irteera bat egitera joan behar dute. Bi autobus behar  dituzte Autobus  bat alokatzea 160 €  kostatzen da. Ikasleek 180 € lortu dituzte zozketa bat eginda eta  Guraso Elkarteak 80 € eman die. Zenbat ordaindu beharko du ikasle bakoitzak irteera horretarako?
  17. Mikel  Ingalaterra eta Argentina zigilu bilduma bat ari da egiten. 610 zigilu ditu guztira. Badakigu  30 zigilu gehiago dituela Ingalaterrakoak Argentinakoak baino. Ingalaterrako zenbat zigilu ditu Mikelek?  
  18. Lasterketa batean 1760 pertsonak eman dute izena parte hartzeko. Ez dakigu zenbat gizonezko,zenbat emakumezko eta zenbat haur dauden izena emanda, baina badakigu hiru aldiz gizonezko gehiago direla emakumezkoak baino, eta gizonezko eta emakumezkoak batera adina haur daudela. Zenbat emakumezkok eman dute izena?


  1. Resultado de imagen de matematika ariketak JO-TA-KE, LORTU ARTE!!!!




2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ABESBATZA

Eskolako abesbatzaren entsaioak hasi dira, oso talde polita osatu dugu, ziur nago emaitza zoragarriak izango ditugula. Animo abeslariak!! Aupa musika!!

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

AGENDA 21: ENERGIA

Kaixo familia!!

Aurten Agenda 21 proiektuaren barne, ENERGIA gaia landuko dugu. Hemen daukazue laburmetrai bat: "Donde vive Jobito". Ikusi zuen seme-alabekin eta komentatu beraiekin energia aurreztearen garrantzia.


https://youtu.be/fFBCoD0aRmE

Ondo izan!

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

DATUEN BABESA.

El Colegio "INMAKULADA IKASTETXEA" facilita a los alumnos y sus familias a través de este Blog imágenes recogidas durante el curso, con el fin de facilitar a las familias y al alumnado del mismo el seguimiento de las actividades realizadas en el aula durante el curso.

La obtención de las imágenes contenidas en este blog se han realizado con el consentimiento de todas las familias de  los alumnos/as del centro, según la cláusula correspondiente al Fichero Alumnos formalizada en la matrícula al inicio del curso.

El centro garantiza que ha cumplido con las medidas de seguridad establecidas en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, tanto en la obtención como en el almacenamiento, custodia y tratamiento de las imágenes contenidas en este blog.

A partir de este momento, el centro queda exonerado de cualquier responsabilidad por mala práctica en la difusión y tratamiento de las imágenes contenidas en este blog.